DYAKO IKASTAROA

DYAko lehen sorospenen ikastaroa, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Martxoaren 2tik 13ra eskainiko du DYAk, lehen sorospenen ikastaroa, arratsaldeko 18:00etatik, gaueko 21:00etara.

Lehen sorospenen ikastaroa eskainiko du DYAk, martxoaren 2tik 13ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera izango dira.
Inmakuladan emango dira klaseak, eta edonor bertatu daitekeela adierazi dute antolatzaileek, ikastaro irekia baita. Ez dira aurrez ezagutzak behar, eta plaza mugatuak daude. 

Zer ezagutzak barneratuko dira ikastaroan
Martxoaren 2tik 13ra eskainiko den ikastaro honekin hainbat ezagutza ikasteko aukera egongo da, haien artean, lehen sorospenak eta sokorrismoa. Egu­ne­rokotasunean aurkitu daitezkeen larrialdi egoeretan nola jokatu ikasiko da, hala nola, berpizteak, zauriak, erredurak... hauei aurre egiten  eta arazoa konpontzen erakutsiko da DYAk eskainiko duen ikastaro honetan.
Beharrezko ezagutzak barneratuko dira, eta klaseak oso erabilgarriak izango dira, bai terikoak zein atal praktikoak. 

Informazio gehiagorako, kontaktua
10 eguneko ikastaro honek, 120 euroko prezioa du. Informazio gehiagorako, telefono honetara deitu, 943 46 46 22, emailera ida­tzi: info@DYAgipuzkoa.com e­do webgunean begiratu eta in­­for­­­matu:www.DYAgipuzkoa.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!