Erotikan Plax

Hernani, tratu onen erotismoarekin!

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Intimitatea gogoz partekatzeko, elkarketa erotikoetan esploratzeko, sedukzio makina pizteko edota ibilbide luzeko harremanak elikatzen jarraitzeko modu anitzak ikustarazi dizkigute bertako hainbat herritarrek. Ekarpen esanguratsu horietako batzuk bildu ditugu hemen.  Hernani, tratu onen erotismoarekin!

Gure gizarteak zer jarri du ofertan azken aldian?

Markel Olaizola: Errexkeria. Sinplekeria. Harremanak axalekoak izatea, sakontasunik gabeak, plazer zakarrak.

 

Irakurgai kilikagarriren bat?

Arantza Oiarzabal: Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak.

 

Zein da elikagaia eta kutixiaren arteko desberdintasun nagusia?

Iñaki Errazkin: Kutixia askoz elaboratuagoa da, ikusten ez den prestaketa handia du.

 

Erotismoan, zer azpimarratuko zenuke fosforitoz?

Kaneko Esnal: Pertsonak, bakoitzak nahi duena, gogoa duena, errespetuz. Modak jarraitu gabe. Libre izan, libre bizi.

 

Maitasun kontuetan, ekintzailetza ala oposizioak egin?

Andoni Egia: Dudarik ez, ekintzailetza. Betirako denak irrika akabatzen du.

S.O.S! Hernani lurralde erotiko bihurtzeko, zer falta zaigu?

Aminata Diop: Kuadrilen sisteman aniztasun kulturala txertatzea.

 

Zein enkuadre behar du postureorik gabeko maitasunak?

Jon Urbe: Enkuadre ez perfektua, foko ez zehatza, argazki mugitua, trepidatua. Teknikoki desastre bat, baina sentimendu asko transmititzen dituena.

 

Xuxurlatuko zenidake maitasunean arrakasta izateko estrategia bat mesedez?

Xabi Ormazabal: Norbere burua maitatzen ikastea.

Errexa al da, betaurreko moreak jantzita ligatzea?

Maddalen Aduriz: Kar kar, zoritxarrez filtroa handia izaten da...

 

Txukuntzean etiketak erabiltzea gomendatzen duzu, harremanetan ere bai?

Maitane Ormazabal: Etiketak gauza objetibo eta funtzionaletarako bakarrik, mesedez. Harremanetan buruko minak besterik ez dituzte ekartzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!