KZGUNEA

Ikastaro eskaintza zabala, KZguneak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Ikastaroz betea dator martxoa, izan ere KZgunean, hilabete osorako plangintza egin dute eta hainbat ikastaroetan parte hartzeko aukera dago.

Mota askotako ikastaroak eskainiko ditu KZguneak martxoan zehar. Esaterako, Enplegu-bilketa ikastaroa, martxoaren 2an hasi eta apirilaren 1ean amaituko da, guztira 40 ordu, eta ez dago bertaratu beharrik, urrunekoa izango baita.

Oinarrizko formakuntza ere emango da, hau aurrez aurre izanik. PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikasteko, sei orduko ikastaroa emango da, martxoaren 2tik 4ra. Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko, 20 ordu eskainiko dira, martxoaren 5etik, 18ra bitartean izanik. Eta mekanografia ere emango da, martxoaren 23an hasi eta 27an amaituz, guztira 10 orduko klasea.

Aisia eta entretenimenduari buruzko klaseak ere eskainiko dira, ala nola zure bidaia planifikatzea eta garraio publikoa zure Smartphonean egotea, horretarako 6 eta 4 orduko ikastaroak eskainiko dira.

Ofimatikari buruz, aurrez au­rreko 20 orduko ikastaroa emango da, martxoaren 2tik hilabetea amaitu arte.

Produktibitateari dagokionez ere, ikastaro bat emango da, bi egunekoa, guztira 4 ordu. Martxoaren 30 eta 31ean. Hau aurrez aurrekoa, hala ere, urrunekoa ere eskainiko da, bertatu ezin dutenentzat. Erabili profesionalki Google aplikazioak, 40 ordukoa izango da, martxoaren 2tik apirilaren 1era. Eta Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian, lau ordukoa, martxoaren  23 eta apirilaren 1ean.

Programazioa eta garapenari buruz, urruneko ikastaroa emango da, bertan Wordpress zure webgunea sortzen ikasiko da, 20 ordukoa da eta martxoaren 2tik 18ra bitartera iraungo du.

Sare Sozialen kudeaketa eta mantenimenduaren inguruko ikastaroak ere eskainiko dira martxoan zehar, hiru hain zuzen ere. Aurrez aurreko bi ikastaro emango dira, hala nola, Facebook zure Samrtphonean, martxaoren 23tik 25era, eta Instagram, partekatu zure argazki eta bideo onenak, martxoaren 26tik 27ra.

Urruneko ikastaroa, Facebook, egunerokotasuna partekatu izango da, martxoaren 9tik 18ra.

Segurtasunari buruzko ikastaroak ere eskainiko dira, urrunekoa izango da, eta 20 ordukoa. Zibersegurtasuna, arriskuak, za­ur­garritasunak eta mehatxuak. Martxoaren 16tik apirilaren 1era iraungo du. E-Administrazioa ere landuko da ikastaroetan, aurrez aurre. Online izapideak Osakidetzarekin eskainiko da, 4 orduko ikastaroa, martxoaren 30etik 31ra.

Ikastaro eskaintzaren inguruko edozein zalantza izanez gero, idatzi tutor.hernani@kzgunea.net edota deitu 943 02 36 50. Ordutegia goizeko 09:00etatik, 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara da. Antolatzaileek azpimarratu dute, ikastaroak doakoak direla. Horrez gain, hurbildu ezin direnentzat, ikastaro hauetarako aurre-inskripzioa egin daiteke www.kzgunea.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!