Futbola

Hernanik zazpigarren garaipena jarraian nahi du

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Inauterietan murgilduta Hernanik azken jardunaldietako pozarekin jarraitu nahi du eta zazpigarren garaipena jarraian eskuratu nahi du Zarautzeko Astin gaur, 16:00etatik aurrera, bertako taldearen aurka. Bolada horri esker bigarren tokian daude sailkatuta eta hirugarren mailara igotzeko borrokan murgildu da bete-betean Eibar Urko eta Anaitasunarekin. Elkarren artean jokatu behar zuten aurreko astean, baina partidua bertan behera geratu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!