Arrauna

Hernanik bi traineru gaur, Orion

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Hernaniko arraun klubak bi traineru eramango ditu gaur Orioko traineru jaitsierara. 16:00etan hasiko da eta 16:13an, 4.000 metroko distantzian mutil jubenilak aterako dira. Nesken Maialen traineruak ibilbidea 16:46etan hasiko du. Gogoratu behar da beste taldeetan ere badabiltzala arraunlari hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!