Errugbia

Hirugarren partidua jarraian etxean jokatuko du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00
Pello Perez aurreko asteko partiduan Independienteren kontra.

Bihar Landaren Santboianaren aurka ariko da, 12:00etan, eta azken aukera da salbaziorako.

Hernanik Ohorezko Mailan mantendu nahi baldin badu bihar derrigorrezkoa du irabaztea Landaren Santboianaren aurka, 12:00etatik aurrera. Azkenetako aukera da, azkena ez esatearren, eta galduz gero salbazioa ia ezinezko izatetik ezinezkora pasako litzateke.
Hirugarren partidua izango da jarraian etxean jokatzen duena eta oraingoz, bitik bitan, huts egin du. Biharkoa ez da errazagoa izango. Azken bi aurkariak laugarren eta seigarren sailkatuak baldin baziren kataluniarrak bosgarrenak dira. Estatuko talderik zaharrena eta historikoena da Sant Boiko taldea eta aurten ere play offetarako sailkatzeko aukera asko ditu.
Hernanik aurre egin beharko dio talde sendo honi. Azken partiduetan baino gehiago asmatu beharko dute erasoko jokoan. Puntuak lortzea asko kostatzen zaio Hernaniri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!