Udala

Etxebizitza alokairuan hartzeko eskaerak, martxoaren 9ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 21a, 00:00

Martxoaren 9ra arte eska daitezke etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak. Eskaera orria eskuragarri dago udal webgunean. 

Eskaera egiteko epea zabalik dago eta martxoaren 9ra arte egin daiteke. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan. Eskaera-orri hau egoki bete eta beharrezkoa den dokumentazioa atxikita, udal erregistroan aurkeztu behar da. Aurreko urteetako eskatzaile izan bazara, «eta dagoeneko eskatzen den dokumentazioa Udalean badago, ez da berriro aurkeztu beharko». Informazio gehiago behar izanez gero, dirulaguntzaren oinarriak udal webgunean edo Herritarren Harrera Zerbitzuan aurki daitezke. 

2018an, 106 eskaera jaso ziren: 35 urtetik beherako gazteen eskaerak 71 izan ziren eta horietatik 55 «laguntzarekin onuradun izan ziren». 36 urte edo gehiago zituzten 35 pertsonek eskatu zuten dirulaguntza, eta «21 izan ziren onuradun». Guztira beraz, «76 onuradun izan ziren 2018. urtean». Azken deialdi honetan, oraingoz, 32 eskaera daude, «aurreko urteekin arlderatuta eskaera gutxi direnez, interesatuei gogorarazi nahi diegu laister amaituko dela eskaera egiteko epea eta epea amaitu ondoren ez dela eskaerarik onartuko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!