NI LANGILE IKASTOLA

Urteurren bazkarirako, gaur aukera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 20a, 00:00

50garren urteurreneko ekintzen artean, bazkaria antolatu du Langile ikastolak, maiatzaren 16an, Etxeberriko frontoian. Guraso, irakasle, ikasle eta ikasle ohientzat izango da, eta txartelak dagoeneko eskuratu daitezke, 10 euroan. Gaur eta datorren ostegunean, Biterin egongo dira salgai, 17:00etatik 19:00etara. Eta datozen bi igandeetan, 11:00etatik 13:00etara Etxeberriko Auzokide elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!