ATLETISMOA

Amaiur Velez Gipuzkoako txapeldun, 60 metro hesidunetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 20a, 00:00

Amaiur Velez hernaniarra, podiumeko koxkarik altuenean, Donostiako belodromoan.

Joan den larunbatean jokatu zen, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Txapelketa, pista estaliko denboraldian. Bertan izan ziren, CD Hernaniko zortzi atleta, kadete eta jubenilak.
Maila ederrean aritu ziren, eta haietako lauk lortu zuten domina ekartzea, gainera. Podiumeko koxkarik altuenera igo zen Amaiur Velez kadetea, 60 metro hesidunetan urrezko domina lortuta. Jubenilen altuera jauzian, bigarren eta hirugarren izan ziren Naroa Vietes eta Naia Gomez, hurrenez hurren. Eta brontzezko domina lortu zuen Nagore Urkiola jubenilak, luzera jauzi hirukoitzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!