INAUTERIAK

Kontzertu berezia etzi, Musika Bandak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Inauterietako kontzertu berezia eskainiko du etzi, ostiralarekin, Hernaniko Musika Bandak. Arratsaldean zehar herriko kaleak Tolosako Inauterien abestiekin girotu ondoren, Milagrosan eskai­niko dute kontzertua, 19:30etan. Aurtengoan, egitaraua aldatu egin dute pixka bat, beste estilo batzuetako musika txertatuz, zar­tzuelatik euskal musikara, Eugenio Delgado, Jose Franco, Tomas Breton, Geronimo Gimenez edota Joaquin Ortega Canarioren piezekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!