Portu auzoa

Txotxarekin zitari hutsik egin gabe, Itxas-Burun Portukoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Portuko auzotarrak, Itxas-Buru sagardotegiaren kanpoaldean.

Gabonetako ekintza bereziekin agurtu zuten urtea elkarrekin, Portuko auzotarrek; eta 2020ko ekintzei ere, dagoeneko ekin diete, modurik onenean gainera. Urteroko ohiturari jarraituz, txotx egiteko jarri zuten hitzordua larunbatean, eta Itxas-Buru sagardotegian izan ziren 50 bat auzotar, giro ederrean.

Aurtengo aurreneko ekintza izan da hori, auzoan antolatuko direnen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!