Atzerritartasun Legeari buruz, saio informatiboa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Atzerritartasun Legeari buruzko informazioa emateko, saio irekia antolatu du gaur arratsaldean, Amher elkarteak, Biltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren laguntzaz. Biterin izango da saio informatiboa, 19:00etan hasita, eta SOS Arrazakeria elkarteko Elena Statik eskainiko du. Joateko asmoa dutenei, aurrez konfirmatzeko eskatu diete, WhatsApp bidez, 671 116 414 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!