PALA

Tilos 7 Pasa pala txapelketarako, izenematea dagoeneko zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Txapelketa herrikoiaren finala, joan den urtean.

Otsailaren 25era arte eman daiteke izena, 629 248 111 telefono zenbakian. Apiriletik ekainera bitarte jokatuko da.

Bueltan da Tilos 7 Pasa txapelketa, beste urte batez; eta 10garren edizioa izango du, pala torneo herrikoiak. Apirilean hasiko da, eta ekainera bitarte luzatuko da, finalak San Joan jaien aurretik jokatzeko.

Eta parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Datorren asteartera bitarte egin daiteke, otsailaren 25era arte, 629 248 111 telefono zenbakian. Bikote bakoitzako 40 euro izango dira, eta gehienez ere, 60 bikoterentzat dago tokia. Txapelketako kamixeta bana jasoko dute opari, palista guztiek.

Lau kategoria izango dira aurten ere, aurreko urtean bezalaxe: herrikoia, neskak, lehenengo maila eta bigarren maila. Partidu guztiak, ohi bezala, Tilosetako frontoian jokatuko di­ra, astean zehar. Ligaxka fasea izango da aurrena, eta kanporaketak ondoren, jakiteko zein ariko diren lau finaletan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!