Sagardoa

Dastatze gidatua etzi Iparragirren, uzta berria azalduz

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Sagardo dastatze gidatua antolatu du Iparragirre sagardotegiak, etzi, ostiralarekin. Iluntzeko 19:30etatik 20:30etara izango da, sagardotegian bertan; eta txotxetik egingo dute dastatzea, gidariak uzta berriaren ezaugarriak aurkezten dituen bitartean. Dastatze gidatua doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik, parte hartzeko. Horretarako, deitu 943 55 03 28 telefonora. Plaza mugatuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!