Merkataritza

Aurreneko saioa gaur, komunikazio estrategiaz

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Merkatari eta ostalari txikiei zuzendutako tailerra izango da, 14:15etatik 16:00etara Iturolan. Izena eman behar da, doan.

Herriko merkatari eta ostalari txikiei zuzenduta, formakuntza saioak antolatu ditu Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean. Eta horietan aurrenekoa, gaur bertan egingo dute, Iturolan, 14:15etan hasi eta 16:00ak arte. Horretara, ordenagailua eramatea gomendatu dute, eta bestela, mugikorra.

Komunikazio estrategikoari buruz ariko dira, eta gai berari buruzko beste bi saio izango dira, otsailaren 25ean Iturolan eta martxoaren 3an Berriaken lokalean, ordu berean.

Formakuntza saioak doakoak dira, Berriakeko bazkide direnentzat zein ez direnentzat; baina parte hartzeko, izena eman behar da: Berriak elkartean (Andrekale 30, 943 33 30 49 edo berriak@hernanidendak.eus), edo Udaleko turismo eta merkataritza sailean (Biteri, 943 33 70 29 edo gurutze-a@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!