BOLA

31 punturekin Rosa Santos nagusi, Bolan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Rosa Santos ezkerrean, pasa den larunbateko Bolako irabazlea.

Bolako Lehendakari Txapelketan aritu ziren hernaniarrak, eta Tokan ereñotzuarrak.

Pasa den larunbatean, bolan Le­hendakari Txapelketari ekin  zioten , eta estreinako tiraldiak Seguran izan ziren.
Orokorrean hernaniarrak ez ziren emaitza onekin itzuli etxera, «nahiko pattal aritu ziren». 
Hala ere, emakumezkoen bola jardunaldian, Hernaniko Rosa Santosek irabazi zuen,  31 puntu lortuta eta Lehendakari Txapelketako lehen tiraldiko txapela eraman zuen etxera. 
Toka ere Seguran izan zen, eta ereñotzuarrek parte hartu zuten bertan. Hauek, hernaniarren gisara, emaitza negatiboak lortu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!