Pala

Irazustabarrenak finala jokatu du EH txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

20-30 irabazi du Ruiz de Azuarekin batera eta azkenengo partidura sailkatu da, ez ordea Arrieta.

Zaldibarreko zabortegiko istripuaren ondorioz, segurtasun neurri gisa, Emakumezko Gomazko Paletaren Euskal Herriko  elite txapelketaren jardunaldia ez zen asteburuan Mallabian  jokatu, Elorrion baizik. Maila haundiko bi partidu jokatu ziren eta Amaia Irazustabarrena finalerako sailkatu da. 
Ruiz de Azuarekin batera  30-20 garaitu zituzten Galdos eta Arrieta. Arrieta ez da finalerako sailkatu. Beste partiduan, Murillo eta Saezek 26-30 galdu zuten Isasmendi eta Mendizabalen kontra.
Bestetik Euskal Herriko Irekian Ainhoa eta Eiderrek irabazi egin zuten Orozko 2ren aurka. Ekhiñe eta Elik berriz galdu egin zuten Obe eta Auñaren aurka eta hirugarren mailan Enara eta anek ez zuten Orozko garaitzerik izan eta 27-30 galdu zuten beraien partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!