mendiriz mendi

Mendiko eski ikastaroa, hurrengo asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Otsailaren 29an eta martxoaren 1ean izango da, Mendiriz Mendik antolatuta; eta bilera egingo dute hilaren 24an, interesatuekin.

Datorren asteburuan ez, hurren - goan egingo du mendiko edo trabesiako eski ikastaroa, Mendiriz Mendi elkarteak; otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, hain zuzen ere. Eta ikastaroan izena emateko, dagoeneko zabalik dago epea. Elkartearen lokalean (Iturregi plaza) egin behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara bitartean.

Bilera otsailaren 24an, xehetasunak emateko
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago ez dute eman, oraingoz. Horretarako, ikastaro guztiekin egin ohi duen bezala, bilera bat antolatu du Mendiriz Mendik. Otsailaren 24an izango da, datorren astelehenean, 20:00etan lokalean. Ikastaroan interesa duten guztientzako da, eta bertan azalduko dituzte nondik norakoak: prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak... Informazio gehiagorako, lokaletik pasa, astelehen, ostegun edo ostiral iluntzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!