amher

Atzerritartasun Legeari buruz, saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Maryam Banane, zozketako saria jasotzen.

Saio informatiboa antolatu du Amher elkarteak, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Asistentzia baieztatzea eskatu dute.

Atzerritartasun Legeari buruz, informazio saioa antolatu du Amher elkarteak, bihar arratsalderako, Biltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin. Biterin izango da saioa, 19:00etan hasita, eta Elena Statik eskainiko du, Sos Arrazakeriako kideak.

Urte osoko arreta zerbitzuaz gain, hainbat ekintza antolatzen ditu Amherrek, urte osoan zehar; eta horietako bat izango da, biharko prestatu dutena. Atzerritartasun Legeari buruz antolatuko dituzten informazio saioetatik, aurrenekoa da.

Gaiaren inguruan interesa duten guztiei zuzenduta dago, eta irekia da, baina bertaratzeko asmoa dutenei, asistentzia baieztatzea eskatu diete. Horretarako, mezua bidali behar da WhatsApp bidez, 671 116 414 telefono zenbakira, eta asistentzia konfirmatu, izen-abizenak zehaztuz.

Maryam Banane saritua, olioaren zozketan
Bestalde, joan den ostegunean egin zuen zozketa Amherrek, jarritako gaiari buruzko testuak bidali zituztenen artean: Nola eragiten du klima aldaketak zure herrialdean? Maryam Banane izan zen saritua, eta hortaz, berak jaso du litro bat olioko saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!