musika

Domina sorta ederra Andoainen, piano-jole gazte hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Hernani Musika Eskolako piano-joleak, Andoainen lortutako dominekin.

Hernani Musika Eskolako 25 ikaslek hartu zuten parte Andoaingo Piano Jaialdian, eta urrezko 15 domina eta zilarrezko bederatzi lortu zituzten.

Urteroko zitari hutsik egin gabe, Andoaingo Piano Jaialdian izan ziren Hernani Musika Eskolako piano-jole gazteak. 25 ikaslek hartu zuten parte, jaialdiaren 15garren edizioan: Jon Aldave, Naia Alberdi, Sara Andres, Hize Andueza, Martin Arraztio, Andy Barahona, Andrea Dominguez, Ibon Echeguia, Unai Estevez, Irune Fernandez, Ainhoa Galan, Joane Giraldo, Joseba Korta, Radina Kirilova, Unai Lopez, Diana Martin, Unai Muñoz, Intza Nabarro, Ander Olasagarre, Sara Ortiz, Leire Perez, Nayarit Perez, Libe Rodriguez, Noa Rodriguez eta Auritz Txintxurreta.

Primeran aritu ziren denak, eta domina sorta ekarri zuten: urrezko 15 domina, eta zilarrezko bederatzi.

Joseba Kortak, aurreneko saria
Gainera, aurten beteko dira 250 urte, Ludwig van Beethoven musikari ezaguna jaio zela; eta horren harira, atal berezi bat antolatu zuten, jaialdian bertan. Joseba Kortak hartu zuen parte horretan, lau eskutako modalitatean, eta aurreneko saria lortu zuen hernaniarrak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!