HERNANIKO MUSIKA BANDA

Inauteriak iragartzeko kontzertua eskaini zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 00:00
Hernaniko Musika Bandako hainbat kide, atzoko Inauteriak iragartzeko kontzertuan.

Atzo eguerdian, Hernaniko Musika Bandak, plazako arkupea bete zuen, Inatueriak iragartzeko kontzertua eskainiz. Hernanin ezagunak diren hainbat abestiz osatu zuten errepertorioa, hala nola, Diana, Galtzaundi, Pastelero, Isabelita, Praskuarena... Hamaika abesti jo zituzten Musika Bandakoek entzuleen gozamenerako. Urtero moduan, umore onez bete zuten plazako arkupea, Inauteriak laister direla iragarriz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!