PRENTSA OHARRA

Txotx garaiaren arazoak konpontzeko lantalde bat sortzea eskatu du Hernaniko PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 00:00

Hernaniko PSE-EEk, EH Bilduren gobernu taldeari eskatzen dio udaletxe barruan lantalde bat sortzeko, «Txotx denboraldiaren ondorioak  murrizteko neurriak bilatu eta aplikatzeko». 

PSE-EEko Ricardo Crespo sozialistak dio «oso garrantzitsua da guztion artean lanean jartzea, astero jasan behar ditugun arazoei baliozko irtenbideak bilatzen dituen lantalde batean». Hori horrela, Hernaniko PSE-EEk, lantalde bat sortzea eskatu dio EH Bilduri, «txotxaren arazoak konpontzeko». 
Txotxeko mahaiean, alderdi politikoak, bizilagunen elkarteak, merkatariak, sagardotegiak, udaltzainak eta abar biltzen dira, «soilik denboraldiaren ekitaldiak antolatzeko». Hori dela eta , sozilaistek aitortu dute, organo horrek jardueran jarraitu beharko lukeela. PSE-EEk dio, udalak azken urteetan lan egin duela eragozpenak eta seguertasun ezak konpontzeko, eta neurri «eraginkorrak» hartu dituela ere aipatu du, besteak beste, udaltzainak hurbiltzea, komun publikoak jartzea, sentsibilizazio-kanpainak egitea, zarata neurtzea, garbiketako eta segurtasuneko langileak gehitzea... Hala ere, «errealitateak ordea, eskasak direla» gaineratu du talde sozialistak. Crespok dio, «gainditzen ari zaigun errealitate batekin kezkatuta dagoela, eta premiaz hartu behar direla neurri sendo eta zuzenak». Gaineratu du, eskuetatik joan daitekeela egoera. Izan ere, «Txotx denboraldiko hiru asteburu daramatzazkigu eta guztietan egoera zail eta arriskutsuak bizi izan dira, hala nola, borrokak, erasoak, atxiloketak eta abar», hauek guztiak sagardoarekin zerikusirik ez duela ere azpimarratu du Hernaniko sozialistak. 
Hori guztia kontuan hartuta, bozeramaile sozialistak dio «Gobernu taldeari eskatu nahi diogu lantalde bat sor dezala egoera aztertzeko, guztien proposamenak bateratzeko eta, azkenik adostutako irtenbideak emango dituen bizikidetzaren kontrako jarrerei, zikinkeria eta bandalismoaren eraginkortasunez».
Sozialistak, lantalde horretan aztertu beharko liratekeen neurri zerrenda batekin joango direla aurreratu du. Horien artean «kanpoko aholkularitza bat» proposatuz, beste herri eta hirietako problematikak eta hartzen ari diren irtenbideak ezagutzen lagundu eta orientatzeko. Txotxera bezeroak ekartzen dituzten autobusek Hernanin aparkatzeagatik tasa bat ordaintzea ere porposatu du, «hirigunean sartzea debekatzeaz gain». Era beran, uste du garrantzitsua dela «Ertzaintzarekin duten akordioa aldatzea, eta udaltzainen kopurua handitzea» proposatzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!