Inauterietako kontzertua

Inauteriak iragartzeko kontzertua, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 16a, 00:00

Inauteriak iragartzeko asmotan, gaur eguerdiko 13:15etan, Hernaniko Musika Bandak kontzertua eskainiko du.

Gertu dira Inauteriak, eta urtero moduan, data hau iragartzeko, Hernaniko Musika Bandak kontzertua eskaintzen du. Eta gaurkoa eguerdiko 13:15etan izango da, Plazan. 


Betiko errepertorioak

Hernaniko Musika Bandak, urteak daramatza Inauterietako iragarpen kontzertua egiten, eta aurten ez da gutxiago izango. «Gure herrian aski ezagunak diren, Tolosako Inauterietako doinuz osatuta dago errepertorioa. Haien artean, Diana, Galtzaundi, Pastelero, Isabelita, Praskuarena...» 
Hamaika abesti entzuteko aukera izango da beraz gaurkoan, eguerdiko 13:15etan, plazako arkupera bertaratzeko deia luzAtu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!