ERRUGBIA

Santander nagusitu zen atzo, etxeko taldearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 16a, 00:00

Xabat Erroizenea, atzoko partiduan. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

Atzo, Santanderreko Independiente taldea izan zuten aurkari Landaren, eta trikoloreek ez zuten hau garaitzerik lortu. 07-42 emaitzarekin amaitu zen partidua.

Lehenengo minutuetan, Santanderreko Independiente taldea Hernaniren aurretik jarri zen, lehen ensaioarekin. Partidua 07-42 ko emaitzarekin amaitu zuten, Hernanik porrota jasota. 
Hala ere, oraindik bi partidu garrantzitsu izango ditu Hernanik, hurrengo bi asteburuetan: Santboiana hartuko du Landaren, eta Burgosen zelaian ariko da. Eta horren ondoren, bi asteburuko etena izango dute berriro, martxoan.

Bost partidu faltan
Bost partidu falta zaizkie trikoloreei: Alcobendas eta Bathco hartuko dituzte Landaren, eta VRAC, EL Salvador eta Bartzelonaren zelaietara egingo dute bisita. Beraz, garaipenak gaurtik pilatzen hastea, ezinbestekoa.  
Hemedik aurrera indarrak hartu eta bost partidu hauetan konzentratzea besterik ez zaio gelditzen Hernaniri. Martxoko etena egin aurretik, bi partidu gelditzen dira eta Hernaniko gazteak dena emateko prest daude, Landareko zaleekin batera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!