ADARRAGA MEMORIALA

Adarraga Memoriala ez ezik, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere jokoan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 16a, 00:00

Gipuzkoako Eskolarteko Txepelketa ere jokatuko da gaurkoan.

Gaur goizeko 11:00etan emango zaio hasiera, 55garren edizioa izango den Adarraga Memorialari. Bost lasterketez osatutako eguna  izango da gaurkoa, Atletismo pistan. 

Denboraldiko egun berezienetakoa izango dute gaurkoa Her­naniko atleta gaztetxoek. 55garren edizioa izango da, aurtengoa; eta goizeko 11:00etan hasiko dira lasterketak. 
Mutil infantilen txanda izan­go da aurrena, 11:00etan pun­tuan; eta 2.736 metroko ibilbidea osatu beharko dute haiek. Segidan aterako dira neska infantilak, 11:20etan, pixka bat laburragoa izango den ibilbidea egiteko: 2.122 metro. Distantzia hori bera osatu beharko dute mutil alebinek, 11:35etan abiatuta; eta 1.508 metro egingo dituzte neska alebinek, 11:50etan hasita. Benjamin mailako korrikalarien lasterketak emango dio bukaera goizari. 12:00etan abiatuta, 670 metroko ibilbidea izango dute aurretik. Gipuzkoako Txapelketa, jokoan. Beraz bertaratzeko deia luzatu dute.
Adarraga Memoriala ez ezik, jokoan izango da gaurkoan, Hernanin, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere, kros modalitatean, alebin eta infantiletan.
Gaur bertan jokatuko da, Or­­tu­ellan (Bizkaia), Euskadiko Kros Txapelketa, master mailetan: 35, 40, 45, 50 eta 55 urtetik gorakoetan, hain justu. Goizeko 11:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!