Inauterietarako bazkaria eta tribial tematikoa prestatu ditu gazte asanbladak, Kontrakantxa Gaztetxean. Otsailaren 22an egingo dira biak, eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela dagoeneko, 10 euroan, Garin eta Goiz Argi tabernetan. Bestalde, azaldu dute 1920eko hamarkadan girotutako bazkaria izango dela, eta parte hartzeko gai horren bueltako mozorroa eramatea beharrezkoa izango ez bada ere, animatzeko dei egin dute. Saria izango da.