HERNANIN ZERO ZABOR

«Hondakin kudeaketa osasuntsu baten alde», kalera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Plaza Berrin elkartu ziren herritarrak, Zaldibarko gertaerak salatzeko.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazioak deitu zituen asteazkenean hainbat herritan, eta Hernanin Zero Zaborrek bat egin zuen deialdiarekin. Zaldibarko zabortegiko gertaeren harira, azaldu zuten «lehentasuna desagertuta dauden bi langileak erreskatatzea eta inguruko herritarren osasuna bermatzea» dela. Era berean, salatu zuten «Zaldibarko eskandalua modu lotsagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi» digutela. Horrela, «hondakin kudeaketa osasuntsu baten alde», kalera atera ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!