haur antzerkia

'Ikimilikiliklik', beldurrei aurre egiteko haur antzerki magikoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Lehen sorginei beldur izan, eta sorgin bihurtu den neska da protagonista.

Biterin egingo da gaur, 12:00etan, 6 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai daude 3 euroan.

Marie de Jongh konpainiak mundu liluragarri eta magikoan murgiltzen den ikuskizun berria taularatuko du gaur Biterin: Ikimilikiliklik. Eguerdiko 12:00etan ikusi ahal izango da 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlan hau. Sarrerak 3 euroan daude salgai, Biterin.

Ekhi eta sorginak
Protagonistak, Ekhik, beldurra zien umetan sorginei, baina, denborarekin, 'sorgin' bihurtu da.

Beste protagonista hitza izango da. Horrela, istorioan zehar beldurraren inguruko hausnarketa egingo da.

Emanaldian zehar musika izango dute lagun, antzezleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!