Neska-mutilen heziketaz gaur, Sancho eta Wolfram

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Biterin ariko dira hizketan, 09:30etatik 12:30etara. Egizabal klowna ariko da gero. Bestalde, prest dira ekitaldi gehiago ere.

Ikasturtea hastearekin batera murgildu zen Langile ikastola 50garren urteurreneko ospakizunetan, eta gaurkoa da hurrengo hitzordua. Biterin, 09:30etatik 12:30etara neska-mutilen heziketaz eta sexualitateaz hitz egingo dute Clara Wolfram, berdintasunean adituak, eta Nerea Sancho, sexologoak.
Bukatzeko, Klownklusioak aterako ditu Bea Egizabal klownak.

Bazkari txartelak, salgai

Ez da hau datorren ekitaldi bakarra, ordea. Esaterako, maiatzaren 16rako bazkaria antolatzen ari dira Floridako lokaletan ibili ziren Langileko ikasle, irakasle eta guraso ohientzat. Txartelak gaur eta hilaren 23an egongo dira salgai Etxeberriko Auzokide elkartean, 11:00etatik 13:00etara, eta otsailaren 20 eta 27an Biterin, 17:00etatik 19:00etara.

Lehenago, martxoan egingo dira ekitaldi gehiago; diskofesta 13an, eskolako emanaldi nagusia 14an edo Kantu Kantari haur ikuskizuna, 28an.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!