Banda eta Inude eta Artzainak, iragarle

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Sumatzen da Inauteriak badatozela. Kaldereroak pasata, Inude eta Artzainak iritsiko dira bihar. Musika Bandak ere kontzertua emango du.

Inauteriak iragartzen aurrenekoak Kaldereroak izan ziren, eta asteburu honetan, Urumea ikastolako Inude eta Artzainen konpartsak eta Musika Bandak hartuko dute txanda. Bihar aterako dira biak.

Kalera ateratzen aurrenekoa, bihar, Urumea ikastolako Inude eta Artzainen konpartsa izango da. Eguerdiko 11:45etan aterako da Gay Murretik, eta Kaxkoan barrena ibilita, Plazan egingo dute ekitaldi nagusia.

Denera, 160 bat umek hartuko dute parte 27garren edizio honetan; tartean izango dira, 48 dantzari, txarangako musikari eta 50 bat danbor-jole eta garai bateko pertsonaien paperean ariko direnak.

Haiek bukatuta, Musika Banda ariko da 13:15etan udaletxeko arkupetan, Inauterietako doinuak jotzen.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!