MERKATARITZA

Formakuntza saioak, merkatari eta ostalari txikiei begira

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Marta Zulaica, Patxi Ibarguen eta Gurutze Amigorena, aurkezpenean.

Aurrenekoa otsailaren 18an izango da, eta izen-ematea irekita dago. Udaleko Merkataritza Planean jasotakoak dira.

Udalak udazkenean aurkeztutako Merkataritza Planaren barruan hainbat ekintza aurreikusi zituen merkatari eta ostalari txikiei begira. Horietako batzuk dira, atzo aurkeztu zituzten formazio saioak. Patxi Ibarguen zinegotziak azaldu zuen «merkataritza txikiaren egoera larria» dela, eta «dauzkan erronka haundiei aurre egiteko formakuntzaren alde» egin dutela, Berriak elkartearekin elkarlanean.

Bazkide eta ez-bazkideek irekita, izen-ematea

Formazio saioak bi bloketan banatu dituzte: komunikazioa lantzeko izango da aurrenekoa, eta negozioen espazioak antolatu eta pertsonen arteko harremanak lantzekoa, bestea. Bloke bakoitzean hiru saio izango dira: bi saio teoriko-praktikoak, eta horietan landutakoaren berri emango duen eredu erreal bat erakutsiko duen tertulia.

Izena blokeka ematea gomendatu badute ere, saioko ere eman daiteke, eta Berriak-eko bazkide direnek, zein ez direnek hartu dezakete parte. Horretarako, Berriak elkartera (943 33 30 49/berriak@hernanidendak.eus) edo Udaleko turismo eta merkataritza sailera, Biterira (943 33 70 29/gurutze-a@hernani.eus) jo daiteke.
Animatzeko deia ere luzatu zieten merkatari eta ostalariei. «Elkartean daudenak eta ez daudenak gonbidatzen ditugu, Berriak  denentzako babes-leku izan dadin. Ez gara elkarren arteko konpetentzia, lankide baizik», azaldu zuen Marta Zulaicak, Berriaketik.

Maiatzean, gehiago

Formazio saio hauek otsaila eta martxorako antolatu dira, baina, Gurutze Amigorena, turismo teknikariak aurreratu zuen maiatzean ere gehiago izango dela. «Maiatzaren 5ean hasita, Instagram lantzeko beste ikastaro bat emango da; bat euskeraz, eta bestea, gaztelaniaz».

Asteazkenean hasiko diren saioei dagokienez, berriz, Ibarguenek gaineratu zuen ikastaroak euskeraz emateko prestatu direla, baina parte-hartzaileen arabera «egokitu» egingo direla.   

 

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA

1. SAIOA: KOMUNIKAZIO
ESTRATEGIKOA

OTSAILAK 18

14:15-16:00 Iturolan. Ordenagailua eramatea gomendatzen da. Bestela, mugikorra.

2. SAIOA: ARGAZKIAK
EDITATZEKO APLIKAZIOA
MUGIKORREAN

OTSAILAK 25

14:15-16:00 Iturolan. Mugikorra eraman behar da.

3. SAIOA: KAFE TERTULIA: ZUZEU SARE SOZIALETAKO ESPERIENTZIA

MARTXOAK 3

14:15-16:00 Berriak elkartearen bulegoan. (Andrekale kalea)

 

NEGOZIOEN ESPAZIO FISIKOA ETA PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK

1. SAIOA: NEURE NEGOZIOAREN JABE

MARTXOAK 12

14:15-16:00 Iturolan.

2. SAIOA: ORDENA ETA
ANTOLAKUNTZA MERKATARITZA TXIKIAN

MARTXOAK 17

14:15-16:00 Iturolan.

3. SAIOA: KAFE TERTULIA:
MERKATARITZA DINAMIZAZIO SAIOA

MARTXOAK 24

14:15-16:00 Berriak-en bulegoan.

Izen-emateak: Berriak elkartean edo Udaleko turismo eta merkataritza sailean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!