Langile

Neska-mutilen heziketaz, jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 00:00
Oraingoan hitzaldia Biterin emango da.

Biterin, bihar, 09:30etatik 12:30etara ariko dira Sancho, Wolfram eta Egizabal.

Haurren heziketaren inguruko jardunaldia antolatu du Langile ikastolak biharko, 09:30etatik 12:30etara, Biterin. Neskak eta mutilak berdin hezten ote diren aztertuko dute, sexualitatea aipatuta, Clara Wolfram, berdintasunean adituak, eta Nerea Sancho, sexologoak. Ondoren, Klownklusioak aterako ditu Bea Egizabal klownak.

Saioa irekia izango da, euskeraz, eta itzulpen zerbitzua emango da. Zaintza zerbtizua ere izango da, baina izena eman behar da: 688 869 395.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!