Osasuna

Hitzaldia doan, Lehen Sorospenaz

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 00:00

Ongizatea eta Osasuna sustatzeko hainbat ikastaro antolatzen ditu DYAk. Horien barruan, gaur, doan, Lehen Sorospenetako hitzaldia emango du 19:00etatik 21:00etara, Inmakulada ikastetxean. Bihar, berriz, 16:00etatik 18:00etara Bihotz-Biriketako Suspertze tailerra emango da, 6 urtetik gorako umeekin familian egiteko. Honetarako izena eman behar da 943 46 46 22an; 18 urtetik beherakoentzat doan izango da, eta helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!