Merkataritza

Hernaniko dendetako aukera onenak, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 00:00
Gaur goizean zehar bakarrik jarriko da Stock Azoka.

Berriak ostalari eta merkatari elkarteak jarritako Stock Azoka gaur bukatuko da. Goizez jarriko dituzte postuak Plaza Berrin, 14:00ak arte.

Atzo jarri zituzten Stock Azokarako postuak Plaza Berrin, Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko hainbat dendek. Gaur berriro jarriko dituzte, baina goizez bakarrik, 10:00etatik 14:00etara.

12 dendatako postuak

Denera, elkarteko 12 dendak jarri dituzte postuak: Ilargi, Mahuka, Laket, Hiru, Balantxa etxetresnak, Valen, Hoki, Eukene, Dekolanak, Kuluska, Oinatz, eta Ibaimendik. Horietan denetik topatu daiteke: haurrentzako edota helduentzako arropa, kirol arropa, dekoraziorako gaiak, etxetresna elektrikoak...
Guztia, merke-merke, denboraldia itxi ahal izateko. Gaurkoa izango da azken eguna.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!