Antzerki ikuskizunak

Gaurkoan 'Sareak' ikuskizuna, eta etzi 'Ikimilikiliklik', Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 13a, 00:00

Gaur arratsaldeko 20:00etan, Sareak ikuskizuna ikusteko aukera izango dute askok, eta etzi berriz txikientzat Ikimilikiliklik eskainiko da.

Gaur arratsaldean, Sareak izeneko ikuskizuna eskainiko du­te, arratsaldeko 20:00etan Bite­rin. Testurik gabeko antzerki honek, arrantzari buruzko antzinako istorioak kontatzen ditu. «Arrantza nagusiki gizonezkoek egindako lana bada ere, emakumezkoak dira portuan sareak konpontzen dituztenak». Hori dela eta, saregile horiei omen egin nahi die gaurko obra honekin. «Sareak lan honetan, porturaino eramango gaitu bost emakumeren indarrak, intimitate eta umorearen bidez».

Etzi, 'Ikimilikiliklik

Etzi berriz, etxeko gatzetxoei zuzendutako antzerki bat eskainiko da, eguerdiko 12:00etan hasita, Biterin. 50 minutu iraungo ditu ikuskizunak, eta 6 urtetik gorakoei zuzendutakoa izango da. Jokin Oregik zuzendutako antzezlan honetan, Ekhi da protagonista, eta Ekhiren beldurrei buruzko kontakizun batean oinarritzen da. «Haurra zela,    hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren guztien gainetik beldur izugarria eragiten zioten bi gauza: norbait babes gabe egotea eta bestea, sorginak. Baina hainbeste maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, be­re beldurrei aurre egingo die Ekhik».
Antzezlanean ariko diren antzezleak: Ane Meabe, Aiora Sedano, Juana Palacios, Leire Omeñaca eta Mitane Sarralde. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!