STOCK AZOKA

Stock Azoka, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 00:00

Bihar eta etzi, Stock Azoka egongo da Plaza Berrin, goizean eta arratsaldean izango da aukera erosteko.  

Bihar eta etzi, Stock Azoka jarriko dute Plaza Berrin, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta.

Merkealdiak bukatuta, biltegia hustu beharra daukate dendek, denboraldi berriko produktuez hornitzeko. Eta horregatik, askotan, kostu preziotik behera ere saltzen dituzte produktuak, Stock Azokan; ordaindutako gu­z­­tia ez bada ere, zati bat berreskuratu behar dutelako, fakturak ordaintzeko.

Hamabi partaide izango dira bihar eta etzi, Plaza Berriko Stock Azokan parte hartuko dutenak: Ilargi, Mahuka, Laket, Hiru, Balantxa, Valen, Hoki, Eukene, Dekolanak, Kuluska, Oinatz eta Ibaimendi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!