BETERRI SARETUZ

Beterri Saretuzen bigarren jardunaldia Hernanin, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 00:00

Beterri eskualdean parte-hartzean oinarritutako enpresen ekosistema sustatzeko, bigarren jardunaldia egingo dute, Hernanin bihar.

Beterri Saretuz programak aurrera jarraitzen du eta bigarren jardunaldia antolatu dute,  «Beterri-Buruntza eskualdean parte hartzean oinarritutako enpresa ekosistema aitzindari baten oinarriak jartzeko asmoz». Hernanin izango da bigarren jardunaldi hau, bihar goizeko 9:30etan  hasita, Iturola Elkarlan Sorgunean izango du lekua.

Oinarri eta helburuak 
Ekonomia eraldatzailearen oinarrietako bat parte hartzea da, eta ekosistema hori sustatzeko, «enpresek ez ezik, hezkuntza eragileek, ekintzaile sozialek eta administrazioak ere badute zeregina». Hori horrela, osteguneko jardunaldian «horiek guztiak banatuko dira, lan-mahaien bidez bakoitzak bere sektorean egin dezakeena aztertzeko». 
Programa honek, Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri-Buruntza Udalak erakundearen laguntza dauka eta sektoreen «beharren araberako eskualdeko gida edo lan-tresna bat osatu nahi da». Eta gida hau aurkezteko, hirugarren jardunaldi bat ere egingo dute. 
Hala ere, bigarren jardunaldia bihar izango da, Hernaniko Iturolan, goizeko 9:30etan hasita. Enpresek eta eragileek izena  eman dezakete, formularioa betez: https://labur.eus/bskQP. Informazio gehiagorako, deitu 688 849 540 telefonora. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!