Inauteriak iragartzeko kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Inauteriak gertu direla eta, Hernaniko Musika Bandak urteak daramatza inauterietako iragarpen kontzertua eskaintzen. Eta urte honetan ere ez dira gutxiago izango, hilaren 16ean, eguerdiko 13:15etan, udaletxeko arkupetan Inauteriak iragartzeko kontzertua eskainiko baitute. Hernanin ezagunak diren Tolosako inauterietako doinuz osatutako errepertorioa eskainiko dute: Diana, Galtza­undi, Pastelero, Isabelita... beste hamaika abesti alai abestuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!