Haurdunaldi tailerretan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Ostiral arte dago aukera haurdunaldi tailerrean izena emateko. Ikastaroa otsailaren 19tik ekainaren 17ra bitartean izango da. Guztira 15 saio izango dira, eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eskainiko dira. 40 euroko kostua du tailerrak. Tailer honek hainbat helburu ditu, hala nola, haurdunaldiaren eta erditzearen anatomiari buruzko informazioa ematea, haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea, eta beste hainbat. Harremanetarako edo izena emateko, idatzi berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikora edo deitu 943 33 70 17 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!