Lehen sorospenetako hitzaldia, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Ostiral honetan, lehen sorospenetako doako hitzaldia eskainiko da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean, Inmakulada ikastetxean. Bertan hainbat gai jorratuko dira, horien artean, zauriak, erredurak, bularreko minak, konbultsioak... Eta ostiraleko hitzaldiaz gain, larunbatean, bihotz-biriketako suspertze tailerra eskainiko da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean. Familian egiteko tailerra da, beraz helduek guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, hau ere Inmakulada ikastetxean izango da. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta 17 urtetik beheragoko gazteek doan egin dezakete. Izena emateko www.DYAgipuzkoa.com webean sartu edo 943 46 46 22 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!