Euskal errepublikaren aldeko aurkezpena, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Ehuntzen ekimena aurkeztu zutenekoa, Donostin. Argazkia: Jon Uribe

Euskal Errepublikaren aldeko aurkezpena eskainiko da gaur arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin, Sarea ehuntzenen eskutik.

Ehun, hilaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendu herritarra da. «Ekintza konkretu horren bitartez eta etorriko diren beste batzuen bitartez, Euskal Herriko, herriko, auzo, lantoki, lagunarte eta norbanakoak ehuntzeko bokazioa duen mugimendua gara». Eta gaur, Hernanin izango du lekua,  Ehuntzenek eskainiko duen aurkezpenak, arratsaldeko 19:00e­tan, Biterin izanik.

 

Euskal Errepublikaz

Ehun ekimenekoek adierazi du­te, sinetsita daudela, Euskal Erre­publika dela egunerokoan eragiten diguten arazo eta kezka konpontzeko beharrazkoa duten erraminta. «Espainia eta Frantzia ez bezala, Euskal Errepublika guztion eskubideak bermatzeko aukera zentzudunena da». Horregatik uste dute, eguneroko arazo konkretuen inguruan arituz Euskal Errepublikaren beharra modu esplizituan agerian jartzea beharrezkoa dela. «Euskal mugimendu errepublikazaleak arrakasta izango badu behetik gora egin beharko du goitik behera beharrean».

Bertaratzeko deia luzatu dute Ehun taldekoek, «Gu hasi gara behetik ehuntzen. Hasi zaitez zu ere gurekin» azpimarratuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!