'Sareak' ikuskizuna ikusteko aukera izango da etzi, Organik Dantza Konpainiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Sareak ikuskizuna eskainiko da, etzi Biterin.

Etzi, Sareak ikuskizuna eskainiko da Biterin. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta oraindik sarrerak eskuragai daude, 7,5 eurotara. Testurik gabeko ikuskizuna da etzikoa.

Organik Dantza Konpainiak, Sareak ikuskizuna eskainiko du etzi, arratsaldeko 20:00etan. Biterin izango du lekua emanaldiak, eta testurik gabea izango da.

Natalia Mongek zuzendutako lan honetan, antzinako arrantzaren inguruko istorioak kontatzen dira. «Nagusiki gizonezkoek egindako lana bada ere, emakumezkoak dira portuan sareak konpontzen dituztenak». Hori dela eta, saregile horiei omen egin nahi die lan honek, sareen sinbologiari begiratuta. «Sareak lan honekin, porturaino eramango gaitu bost emakumeren indarran, intimitate eta umorearen bidez». Emakume hauen papera, bost dantzarik interpretatuko dute, hala nola, Pilar  Andrés, Natalia de Miguel, Helena Golab, Begoña Krego eta María Martín.

Musikari dagokionez, konposizioa Laurentx Etxemendirena da.

 

Hiru sarrera bikoitz zozketan

Bi sarrera bikoitz zozketatuko dira, galdera hau zuzen erantzuten dutenen artean: zenbat dantzarik osatuko dute ikuskizuna? Iruzkina egin Kronikako webgunean erantzuna emanez edo bulegotik pasa. Beste sarrera bikoitza berriz Dobera eta Kro­nikako bazkideen artean zozketatuko da.

Beraz, Organik Dantza Konpainiak, Sareak ikuskizuna ikus­­tera gonbidatu nahi ditu herritarrak, antzinako arrantzako bizimoduak nolakoak ziren ikusi, entzun eta gozatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!