pelota

Etxarri eta Iztuetak, Jara eta Peñalver kanporatu dituzte Pilotarien Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Arabaolaza eta Martinek ezin izan zuten irabazi Tolosaren aurka.

Donostian jokatzen den txapelketan bikote hernaniar-bizkaiatarrak 22-18 irabazi diote hernaniar-nafarrari eta finalerdietara sailkatu dira.

Orokorrean emaitza onak lortu dituzte asteburuan Hernaniko pelotariek. Partida aipagarriena bi hernaniarren artean jokatu zen eta kadete mailan. Donostian Pilotarien Txokoa txapelketa jokatzen ari dira eta bertan finalerdietarako sailkapena zegoen jokoan. Unai Etxarri atzelari hernaniarrak sailkapena lortu du, Iztueta aurrelari bizkaitarrarekin batera. Jon Jara hernaniarra eta Peñalver nafarra menderatu zituzten 22-18 eta semifinaletarako sailkatzea lortu dute.

Udaberri txapelketa ofizialean sei garaipen eta partidu bakarra galdu da. Arabaolaza- -Martin bikote kadeteak bakarrik galdu zuten eta kategoria berdinean Jara-Etxarri bikoteak, hemen elkarrekin, eta Altuna-Zugasti seniorrek partidu guztiak irabazi dituzte oraingoz txapelketa honetan.

Jon Jarak hirugarren partidu bat ere jokatu du Zizurren. Hemen lau'terdian galdu egin zuen finalaurdenetan.

Trinketean lau garaipen eta bi partidu galdu dira
Trinketean seitik lau garaipen lortu dira. Seniorretan Pagola eta Alvarezek beste garaipen bat batu dute eta nahiz eta Arluziaga-Alegria kadeteek eta Insausti II-Lasa jubenilek lehenengo partiduak galdu, hurrengo azken fasera sailkatzeko aukera guztiak mantentzen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!