Gure Esku Dago

«Erabakitzeko eskubidea gizarteratzeko», erreferendumaren aldeko manifestua

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 10a, 00:00

Joxe Mari tabernak lortu du saria, Tripontzia txartelak saltzen laguntzeagatik.

Sinadura bilketa jarriko du martxan Gure Esku Dago mugimenduak, manifestuaren alde.

Gure Esku Dagok adierazi du datozen egunetan aurkeztuko duela «erabakitzeko eskubidea gizarteratzeko asmoz, erreferendumaren aldeko manifestua». Hau aurkeztuta, sinadura bilketa abiatuko du manifestu horren alde, eta hernaniar guztiei dei egin die «manifestua sina dezaten».

Bestalde, eskerrak eman dizkie Tripontzia ekimeneko txartelak saldu dituzten laguntzaileei, eta saria zozketatu du haien artean. Joxe Mari tabernak irabazi du Errioguardan otordua.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!