Berdintasuna

Haurdunek izena, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 10a, 00:00

Otsailaren 19tik ekainaren 17ra arteko 15 asteazkenetan (apirilaren 8 eta 15 eta maiatzaren 27a kenduta) haurdunaldi tailerra emango da Biterin, 18:00etatik 20:00etara, Berdintasun Kontseiluak antolatuta. Izen-emate epea ostiralean itxiko da. Parte hartzeko, gutxienez 12 asteko egon behar da haurdun. Prezioa 40 eurokoa da. Informazioa eta izena: berdintasuna@hernani.eus, 943 33 70 17 edo Plaza Feminista (Aristizabal 7, behea).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!