Krepak aukeran gaur, sabelen pozgarri

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00

Otsaileko agendari jarraipena emateko, krepak egiten ikasteko sukaldaritza tailerra emango da gaur Gaztelekuan. Asteazkenean, berriz, merienda osasuntsua izango da aukeran, eta ostiralean, San Valentin egunean, Arremanitz kooperatibako Maialen Gartzia gerturatuko da Tratu Onen buzoian utzitako sexualitatea eta harremanen inguruko galderak erantzuteko. Larunbatarekin, bestalde, hilaren 15ean, kiroldegira joan ahal izango da aerorunba eta shufle dantza ikasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!