URUMEAKO IKASLE OHIAK

«Ile gutxiagorekin, baina esperientziaz beteta», Urumeakoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00

Akarregin bazkaldu zuten Urumean ikasitako 80 eta 81eko kintakoek.

Urtarrilean jarri zuten zita, eta baita elkartu ere. Urumea ikastolan ikasitako 1980 eta 1981eko uztako ikasle ohiak oroitzapenak partekatzen aritu ziren Akarregin bazkaldu bitartean. Hainbat kontu, otoitz eta ikurrin dantza ekarri zituzten gogora. Baita masailekoak ere! «Batek 12 jaso omen zituen jarraian», azaldu dute. «Baina denak bizirik» daudela egiaztatu zuten. «Ile gutxiagorekin, baina esperientziaz beteta!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!