Langile ikastola

Txartelak gaurtik, Floridan ikasiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00

Bazkari gehiago antolatu dira Langile ikastolaren 50garren urteurrenaren bueltan. Ikasketak Floridako lokaletan hasi zituzten ikasle, guraso eta irakasleek ere bazkaria antolatu dute maiatzaren 16rako. Etxeberriko frontoian jarriko duten karpan egingo dute. Paella, postrea eta edaria izango dira, 10 euroan, eta txarteak salduko dira gaur eta otsailaren 16 eta 23an Etxeberriko Auzokide elkartean, 11:00etatik 13:00etara, eta otsailaren 13, 20 eta 27an Biterin, 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 15, jardunaldi irekiak izango dira Biterin, 09:30etan, haurren heziketaz: Neskak eta mutilak berdin hezten al ditugu? Eta sexualitatean?.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!