MUGIKORTASUNA

«Ibilgailuen abiadura moteltzeko, eta oinezkoek kaleak eta herria berreskuratzeko urratsa», Portun

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00

Aulki, pibote eta lorontziak jarri dituzte Portun, ibilgailuak moteltzeko.

Portu eta Elizatxo arteko Mugikortasun Planaren barruan, lorontzi haundi batzuk jarri ditu Udalak Portuko tunela eta Lonja etxearen artean. Tunelean oinezkoak babesteko piboteak jarri dira.

«Bizilagunen ordezkaritza batekin adostuta», eta «Mugikortasun Planaren barruan», Udalak lorontzi haundi batzuk jarri ditu Portu auzoan, tuneletik Lonja etxera arteko tartean. Helburua da Portu eta Elizatxo auzoetan barrena «ibilgailuen abiadura moteltzea». Azaldu dute «oinezkoek kaleak eta herria berreskuratzeko urratsa» dela.

 

Ikastolaren atzealdea, hurrengo pausua

Oraingoz, lorontzi haundi batzuk jarri dituzte bidean, eta aulkiak; baita autobus geltokian ere.

Horrez gain, piboteak jarri dira Portuko tunelaren barruan, oinezkoak babesteko. Margotzea falta dela azaldu du Udalak, baina uda arte ezingo dutela egin, hezetasun haundia medio. Lorontzien kokapena ere egokitzen ari dira; «bizilagun batzuen beharren arabera mugimendu batzuk egingo dituzte. Horiek finkatuta, lorontziak babesteko piboteak jarriko dituzte».

Lan hauek guztiak ez dira interbentzio gogorrak, ez baitituzte obra haundia eta egiturazko aldaketak behar; «lurrean margotutako kolore eta irudien jarraipena dira», eta Udalak argitu du «ondo funtzioatzen badute, horrela geldituko» direla. Horretarako, «bizilagunekin kon­tsul­tak egingo dira».

Hurrengo pausua, «ikasto­la­ren atzealdeko sarreraren pro­iek­tuarekin jarraitzea» izango da, Mugikortasun Planaren barruan. «Bizilagunak, oro har, gustora daude, ibilgailuak abiadura moteltzen ari direlako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!