BOLEIBOLA

Garaipenaren bila gaur, Laredora eta Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Irabazteko moduko partiduak dauzkate, Kantabrian mutil seniorrek, eta Fortunaren kantxan neska seniorrek.

Etxetik kanpo ariko dira asteburu honetan, senior mailako bi boleibol talde hernaniarrak; baina irabazteko moduko partiduak dauzkate, hala ere. Kantabriara egingo du bidaia mutil seniorren taldeak, Laredon jokatzeko, Euskal Ligako partidua. Arratsaldeko 18:00etan daukate zita. Ligako zazpigarren sail­ka­tua da Laredo, 12 partidutik lau irabazita, eta soilik bi postu gorago egon arren, zortzi garaipen dauzka Hernanik. Beraz, aldea haundia da, orain arteko emaitzei dagokienez behintzat.

Neska seniorrek, bere aldetik, Donostiara joan beharko dute, gaur arratsaldean haiek ere. Pio Baroja kiroldegian jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako bosgarren partidua, Fortunaren kontra, 15:45etan. Au­rre­ko astean garaipenen bidera bueltatu ondoren, horri segida eman nahi diote hernaniarrek, oraindik irabazi gabe dagoen talde baten kantxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!